XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Normaren kanpaina Kataluniako udaletxeek oso onartu zutenez, buruzkoa zen lekuan lekuko arduradunek erakunde horietan aritzea;

bestalde, ahalik eta etekinik onena ateratzeko eta udaletxeen komenentzia osokoa izan zedin, arduradun horien beren eginkizun izango zen Udaleko bertako hizkuntz zuzentasuna zaintzea eta, arau batzuk ezarrita, hiritarren hizkuntz kontsultei erantzutea eta hauek ekarritako testuak zuzentzea.

Hortik dator zuzentzaile-dinamizatzaile izena, honen eginkizunak ondo adierazten zituena.

Jakina, DGPL saiatuko zen behar zuen informazioa eta formazioa ematen.

Horrela profil biko pertsona sortzen zen: normalizatzaile filologoa eta normalizatzaile soziala.

Hirugarren puntuan, proposamena zen aldizkari bat sortzekoa HNn ari zirenak elkarrekin eta zehazkiago DGPLtik bideratutako normalizazio-prozesuko dinamikarekin harremanetan jarriko zituena.

Era horretan, gauzarik garrantzitsuena zen ekintzak planifikatzen hasiak ginela.

Nola, ordea? Nola erabaki arlo jakin batean lan egitea eta ez beste batean?

Jatetxe-taberna eta kiroletako kanpainen oso alde egon naiteke gizartean izan zuten eraginarengatik, baina aitortu behar dut horretarako argudio ziur-ziurrik ez dudala (ba al dute eraginik gizartean?

Zer esan nahi du, azken finean, gizartean eragina izateak? etab.

Egiatan baziren gai honetan beste baldintza batzuk oso zinezkoak: asmoak bururatu ahal izateko bide administratiboak eta antolakuntza; hau beste alderdi bat da, baina ez dio lehen esandakoari indarrik kentzen.

Ezar daiteke hurrenkera logiko bat kanpainetan.

Zein dira lehentasunak? Zergatik?

Zer aurreikusi beharko litzateke kasu bakoitzean?

Galdera horiek kanpaina bat aukeratzerakoan kontuan eduki beharreko irizpideak aztertzera garamatzate (bestalde, kanpaina kontzeptua erabat baztertzekoa da, hitz horrek gutxi edo asko sentsibilizazio eta ekintza solteen usaina baitu).

Prestatzen den ekintza-programa edozein delarik ere, lurralde, pertsona, jardun jakin batzuentzako beharko du izan ezinbestean.

Normalizatzaileak era askotan antola dezake bere egitekoa.

Inbertsio-alternatibak dira. Hona adibide batzuk: